NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUEZ GAIN, GURE OSASUN MENTALAK BADU GARRANTZIA
Laneko Segurtasun eta Osasunaren Munduko Egunean, UTESSEk bat egin du Osalanek aurten aukeratu duen leloarekin: “Laneko ongizatea bultzatzen dugu”.
Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 30. urteurrenarekin bat etorriz, apirilaren 28 honetan gogorarazi nahi dugu prebentzioa ezin dela “sinatutako papera” bakarrik izan.
Osasun-arloko goi-mailako teknikari garen aldetik, badakigu prebentzioa ez dela eskularruak edo maskarak erabiltzean amaitzen. Lan-karga eta arrisku psikosozialak arrisku biologikoen edo kimikoen lehentasun berarekin kudeatu behar dira. Prebentzio integratu eta proaktiboa aldarrikatzen dugu, ingurune iraunkorrak bermatuko dituena, non zaintzeak ez duen esan nahi geure osasuna alde batera utziko dugunik.
2026an, arriskuen prebentzioan funtsezko urtea izanik, gogorarazten dugu ingurune psikosozial osasungarria eskubide bat dela. Lanaren antolamendua eta komunikazioa gure ongizate fisikoa eta mentala babesteko tresnak izatea eskatzen dugu. Ingurune seguruak eta errealak nahi ditugu
Zure osasuna osasun-sistemaren motorra da!

Partekatu berri hau, aukeratu zein plataformatan egin nahi duzun: