Afiliazioa
Afiliazioa
IZEN-EMATE ETA KUOTA ARAUAK:
Izena emateko kuota: 24€
Sei hileko kuota: 55€ (urtarrilean eta uztailean)
UTESSE-n eta ATESSPV-n izena emateko, lehen ordainketa bat egin behar da, honako hauek barne hartzen dituena:
- Izena emateko kuota: 24€ (ordainketa bakarra)
- Sei hileko kuotaren zati proportzionala: izena ematen duzun hilabetearen arabera
Une horretatik aurrera, sei hileko kuota osoa (55€) automatikoki kobratuko da sei hilean behin, banku-helbideratze bidez.
Eskuineko formularioa bete eta eskatzen diren fitxategiak erantsi:
- NANa
- Banku-transferentziaren egiaztagiria hona:
LABORAL KUTXA ES59-3035-0070-10-0700068520
Argi adieraziz izena eman behar duen pertsonaren izen-abizenak, ez diru-sarrera egiten duenarenak - Titulazioaren fotokopia
Dokumentazioa jaso eta egiaztatu ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzu emandako helbidean; bertan, webguneko eremu pribaturako zure erabiltzailea eta sarbide-gakoa adieraziko dira.
AFILIATUAREN ESKUBIDEAK, BETEBEHARRAK ETA IRAUNKORTASUNA
Izena emateak, afiliatua izateagatik, Euskadiko Goi Mailako Teknikarien Sindikatuak eta Elkarte Zientifikoak beren estatutuen arabera eskaintzen dituzten zerbitzuetarako ESKUBIDEA emango du.
Honako hauek izango dira afiliatuen/bazkideen BETEBEHARRAK:
- Kuota ordaintzea
- Sindikatuan baja emateko asmoa hilabete lehenago jakinaraztea, sei hileko kuota bakoitza (Urtarrila eta Uztaila) kobratzen den data baino lehen. Hala egin ezean, afiliatuak dagokion sei hileko kuota ordaintzeko betebeharra izango du.
AHOLKULARITZA JURIDIKOA
Kontsultek ez dute inolako iraunkortasun-konpromisorik dakarren.
Prozesu bat aztertzen edo izapidetzen ari denean, afiliatuak Sindikatuan baja eskatuko balu, martxan dagoen azterketa edo izapidetzea amaitutzat emango litzateke. Egintza horrek afiliatu ohiaren prozesuarekin jarraitzeari uko egitea eta bere espedientea ixtea lekarke.
- Afiliatuak bere gain hartu beharko ditu prozedura judizialean ezarritako kostu judizialak, horiek ordaintzera zigortua izanez gero.
PRIBATUTASUNA ETA DATUEN BABESA
ATESSPV/UTESSEk beren afiliatuek emandako izaera pertsonaleko datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzen dute.
Gure Erakundean, gure protokoloak eta pribatutasun-politikak Datuak Babesteko Europako 679/2016 Erregelamendura (DBEO) eta Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalen bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikora egokitu ditugu, tratatzen ditugun datuen segurtasunak eta babesak kezkatzen gaituelako. Zure baimena ematen duzu emandako izaera pertsonaleko datuak tratatzeko; datu horiek UTESSEren titulartasuneko fitxategi batean sartuko dira, “afiliatuak” izenekoan. Zure datuak sindikatu-jardueratik eratorritako jardueretarako erabiliko dira. Nolanahi ere, jakinarazten dizugu sartzeko, zuzentzeko, bertan behera uzteko eta aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezula; horretarako, hona jo behar duzu: UTESSE (Irala kalea 31, solairuartea, 48012 Bilbo) edo helbide elektroniko honen bidez: utesse@utesse.eus
Eskaera horri informazio hau erantsi beharko zaio:
- Izena, abizenak eta NANa (identitatea egiaztatzen duen agiria erantsi)
- Eskatu nahi duzun eskubidea eta eskaeraren edukia
- Jakinarazpenetarako helbidea





