Irailaren 11n argitaratu zen EHAAn 2293/2026 EBAZPENA, abuztuaren 12koa, Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, ondoko lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiten duena:
Laborategiko Unitate Zentraleko koordinatzailea
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratua.
1. – Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:
a) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko edozein zerbitzu-erakundetako langile finkoa izatea (estatutarioa, funtzionarioa edo lan-kontratuduna), eta plaza jabetzan izatea B1/C1 lanbide-taldean.
b) B1/C1 lanbide-taldeko titulazioa izatea.
c) Gutxienez 2 urteko lanbide-esperientzia B1/C1 lanbide-taldean.
d) 2. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-data igarota.
2. – Kontuan hartu beharreko merezimenduak.
a) Laborategiko teknikari espezialisten unitateetan esperientzia eta/edo prestakuntza izatea.
b) Esperientzia eta/edo prestakuntza laborategi klinikoaren arlo funtzionalean.
c) Esperientzia eta/edo prestakuntza taldeen kudeaketan.
d) Laborategi klinikoko baliabide materialak kudeatzeko arloan antolaketan esperientzia eta/edo prestakuntza izatea.
e) Kudeaketa-tresnei, kalitate-ereduei, prozesuei, segurtasun klinikoari eta etengabeko hobekuntzari buruzko prestakuntza eta ezagutzak.
f) Ofimatikari eta lanpostuarekin lotutako aplikazio informatiko korporatiboei buruzko ezagutzak.
Interesgarritzat jotzen diren eta lanpostu horretan jarduteari balioa gehitzen dioten merezimenduak aurkeztu ahal izango dira.
3. – Euskararen ezagutza.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan eta hura garatzeko arauetan aurreikusitakoaren arabera baloratuko da.
4. – Eskabideak aurkezteko epea.
Interesdunek Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonen Zuzendaritzan (Labeaga auzoa, 46A, 48960 Usansolo) aurkeztuko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera (2026ko irailaren 14tik urriaren 2ra). Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako moduan ere aurkeztu ahal izango dira. Interesdunek Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonen Zuzendaritzara bidali beharko dute eskabidea, datu pertsonal guztiekin eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera.
Dokumentazioa honela aurkeztu beharko da:
– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.
– Funtzionarioen edo estatutupeko langileen izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratuko langile finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.
– Baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.
– Kontuan hartu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.
Ez da beharrezkoa izango CVren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotutako alderdiak egiaztatzea, aurreko paragrafoan adierazitako moduan; hala ere, hori izangaiak egiten duen eskabidean jaso beharko da.
5. – Balorazio Batzordea.
Batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskabideak baloratzeko, eta izangaiei jakinaraziko zaie. Izangaiak baloratu ondoren, Batzordeak eginbide osagarriak egitea erabaki ahal izango du. Eginbide horiek izangaiei jakinaraziko zaizkie. Izangaien balorazioa egin ondoren, eta balorazio hori ikusita, proposamena egingo da dagokion izendapena formalizatzeko. Izangaiek eskatutako baldintzak betetzen ez badituzte, epaimahaiak, txosten arrazoitua egin ondoren, esleitu gabe uztea proposatu ahal izango du. Batzordearen bilkura bakoitzaren akta egingo da. Bertan, aurkeztutako izangaiak, egindako eginbide osagarriak (baldin badaude) eta horietako bati lanpostua esleitzeko edo, hala badagokio, deialdia bete gabe uzteko kontuan hartu diren arrazoiak jasoko dira.
6. – Hautaketa-prozedura.
Inola ere ez dira merezimendutzat hartuko deialdia EHAAn argitaratzen den egunean betetzen ez direnak, ezta behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.
eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen. Izangaien balorazioa egin ondoren, eta balorazio hori ikusita, proposamena egingo da eginkizunak esleitzeko. Batzordeak, txosten arrazoitua egin ondoren, esleitu gabe uztea proposatu ahal izango du, hautagaiek eskatutako baldintzak betetzen ez badituzte.
7. – Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.
Hemen hasten den prozedura (lanpostua esleitzea edo bete gabe uztea) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearen ebazpenaren bidez amaituko da. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, bai eta Osakidetzako intranetean eta web-orri korporatiboan ere. Ebazpen horrek EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, bertan besterik xedatzen ez bada.
8. – Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.





